2010/02/18

batBadaren berri Gernikan

Gernikako Gaztetxeko jendeak lan itzela egin du Poesia astea antolatzen, egitaraua erakargarria da oso, eta neurri handi batean parte hartzailea. ZORIONAK!!!

...eta eskerrik asko, batBada proiektuaren berri emateko gonbitagatik. Aurtengo 10. Poesiaren Astean ezagutzera emango ditugun liburu berriak lantzen gabiltza irakurle lantegian, eta ongi etorriko zaigu iazko lanak berriz ere gogora ekartzea. Gernikako ekitaldian Sarasola, Manso eta Guillanen liburuetan oinarritutako errezitaldi laburra eskainiko dugu, eta ondoren proiektuaren aitzakian solasaldia. Ekitaldi xumea izango da, baina gogotsu joango gara.


Hauxe duzue egitaraua osorik:

GERNIKAKO POESIA ASTEA (otsailaren 22tik 28ra)
ASTELEHENA, 22

20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren "Azazkalak jaten" liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.


MARTITZENA, 23

20:00 Mikrofonoak busti! Mikrofonoak zabalik izango ditugu nahi duenak norberaren edo beste norbaiten poemak irakurtzeko.
Laguntzailea: Busti irratia


EGUAZTENA, 24

20:00 Poesia komuneko paperean. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia, eszenatokia komun bihurtuta.


EGUENA, 25

17:30 Txoko poesia fondue. Txokolatean oinarritutako saioa adin guztietako ume eta gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketa, idazketa eta historia txokoa; musika; erakusketa eta nahi beste txokolate jateko!


BARIKUA, 26

19:30 gura+haize Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.

20:30 Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren “Haraneko jendea” (1934) dokumentala, Otamendiren “Erlojuen mekanika” poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia.

22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro)


ZAPATUA, 27

19:00 Un frasco de veleno. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskaraz.

19:45 Slavoj Zizeken sudurra. Xabier Montoia

20:30 Mikelazuloko kideen batbada proiektuaren aurkezpena.

22:30 Kontzertua: Rafa Rueda (5 euro)


DOMEKA, 28

18:00 Zine-kluba Pedro Duranarekin: Gritos y susurros (Ingmar Bergman)
Laguntzailea: Gernikako zine-kluba


ASTE OSOAN ZEHAR

Ana Cibeiraren collage erakusketa

1 comentario:

  1. Ep!

    Eskerrik asko zuoi aurrekoan hain ondo hartzeagatik eta gurera etortzeagatik.

    Parte-hartzaileagoa izatea nahi genuen, bai. Dena dela, pozten gara Busti irratiak, guraso batzuek, eta Zine-klubak zenbait gauza antolatzen lagundu dutelako. Ea datorren urtean (errepikatuz gero) aurten gauzatu ezin izan ditugun ideia batzuk gauzatzeko aukerarik dugun.

    Besarkada bat!

    ResponderEliminar