2010/05/04

batBada: aurkezpena Gernikan





Ez dugu orain arte Mikelazulotik at aurkezpen ekitaldirik egin, baina pena merezi izan zuen. Gernikako errezitaldia neurri handi batean izan zen batBada, egun horretarako prestatu baikenuen preseski.

Hiru piezek osatu zuten emanaldia, eta egile bakoitzak bere bilaketa lanean sakontzeko aukera gisa baliatu zuen. Oscar Mansok bakardadean ekin zion ‘Breve historia de los conquistadores’ liburuko poemak errezitatzeari, eta egun horretarako propio sortu zuen ordenagailuarekin soinu banda. Oier Guillanek batBadakideek osatutako ahotsen koro batekin irakurri zituen ‘Munduko jakintsurik tontoena’ teatro testuko zatiak kolax moduan bildurik. Asier Sarasolak eta Iker Fernandezek batBada ale berria izango dena aurreratu zuen: Marialuz Albuja Ekuadorreko idazlearen jatorrizko poemak eta euskarako itzulpenak tartekatu zituzten.

Ondoren solasaldia egin zen. Ez baita erraza idatziz azaltzea esperientzia baten neurria. batBada-kideontzat ariketa interesgarria da proiektuaren filosofia zabaltzetik harago proiektua lagun artean azaltzea, batBada aleen prozesuen komeriak, erronkak, nekeak eta pozak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario