2010/05/04

X. Poesiaren Astea: POESIA IBILTZEKO ERAK


(Argazkia: Allende Arnaiz. Dantzaria: Patricia Franco. 'Ezinezko pendizak' liburuan oinarritua).

EGITARAUA

Maiatzak 11, asteartea
19:00 AIREA IBILTZEKO ERAK. Talde-errezitaldia, zirku-telak eta musikarekin. Fanderian, bidegorriaren alboan dagoen parkean.
Parte hatuko dute, besteak beste: Imanol Epelde, Juan Ramon Makuso, Alex Tello, Auxtin Zamora, Mikelazuloko lan taldea. Corine Cellak zirku telak ibiliko ditu, eta haren mugiemnduetan oinarrituta poesia errezitatuko dute parte hartzaileek.

Maiatzak 12, asteazkena
19:30 HATSAREN OLERKI BUSTIAK bideoaren aurkezpena MIKELAZULON.
Auxtin Zamorak 12. Hatsa Olerki Bildumaren harira egindako ikus-entzunezkoa aurkeztuko du.
20:00 batBada ale berrien aurkezpena (I):
Idoia Beratarbideren BEGIRA alea: animazioa eta ilustrazioan oinarritutako lana, poesiak lagundurik.
Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagaren MATHILDE ETA ATEA / MATHILDE Y LA PUERTA alea. Ipuina eta ilustrazioa, batBada lantegian landutako itzulpena.

Maiatzak 13, osteguna
19:30 EGUNSENTIAREN BURUAN errezitaldia. Aimè Cèsaire, negritudearen poeta MIKELAZULON.

Maiatzak 14, ostirala
20:30 HIRIA ARI DU olerki musikatuak. Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren eskutik MIKELAZULON.

Maiatzak 15, larunbata
19:00 batBada ale berrien aurkezpena (II): Marialuz Albuja Bayas idazlearen EZINEZKO PENDIZA poema bildumaren aurkezpena.
Marialuzek berak errezitatuko du, batBada ekimeneko arlo ezberdinetako sortzaileen laguntzarekin XENPELAR ETXEAN.
Poemen itzultzaileak: Asier Sarasola eta batBada. Alearen diseinua: Allende Arnaiz. Haiekin parte hartu dute ale honen sormen prozesuan: Patricia Franco (dantza), Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo (jantziak).

Maiatzak 19, asteazkena
19:30 Marialuz Albuja ezagutu. Idazlearekin solasaldia, eta ostean mikroak zabalik poemak irakurri edo gitarra hartu nahi duen ororentzat MIKELAZULON.

Maiatzak 23, igandea
19:00 IRATZEEN ESPORAK liburuan oinarritutako errezitaldia. Igor Estankona (hitzak) eta Borja Estankonaren (kantak) eskutik MIKELAZULON.

No hay comentarios:

Publicar un comentario